Oiartzun ibaiaren ur-jauzia

Oiartzun ibaiaren ur-jauzia . Oiartzun ibaiaren ur-jauzia Gipuzkoako Lurralde Historikoaren ipar-ekialdeko muturrean kokatzen da, Donostialdea eskualdean eta Oiartzunetik gertu. Herri honetatik aipatutako tokira iritsi gaitezke GI-3420 errepidea hartzen badugu. Jauzia malkar ezkutu batean dago, bi irtenguneren artean, hirurehun eta berrogeita bat metroko kotan, leku ilun, sarbide zaila eta seinalerik gabeko toki batean. Hura aurkitzen, Masustanegi presa txikiko kanalak lagunduko digu, Oiartzun ibaiaren ezkerraldetik, laurehun eta hamahiru metroko kotatik igarotzen delarik eta ur-jauziaren parean, honetatik oso gertu kokatzen da, baso hostogalkorraren pean, sasi gutxiko inguruan. Ibilbidea Ergoien auzoan hasten da, Oiartzun herrian, Tolare jatetxeko aparkalekuaren parean. Ibilbidea oinez edo mendiko bizikletarekin egin daiteke, GI-3420 errepidea hartuz, Lesakarako noranzkoan. Seigarren kilometroan, eskuinerantz doan saihesbide batetik, Intzensoro Bidea hartuko dugu. ehun bat metrotara pistak Artxabaletako baserriak zeharkatzen ditu, hauxe izanik aurkituko dugun azken herrigunea. Gaztainondoz beteriko pistak hurrenez hurren zeharkatzen du: Zazpiehun metrora Intzensoro erreka. Lehenengo ubidetik, zazpiehun eta berrogeita hamar metrora, Mandabide erreka igaroko dugu. Mandabide errekatxotik bederatziehun eta hogei metrora, jaitsiera txiki baten ondoren, eskuinean, baserrira eta Penadegiko minizentralera doan saihesbidea utziko dugu. Penadegiko minizentralera joateko saihesbidetik laurehun eta hirurogeita hamabost metrora dagoen Olaxar erreka igaroko dugu. Olaxar errekatik mila ehun eta hogeita hamar metrora Oiartzun ibaia zeharkatuko dugu. Oiartzun ibaiaren bidegurutzetik berrehun metrora eta Ergoiengo aparkalekutik zazpi koma zortzi kilometrora, mendian sartzeko pista utzi behar da. Baso-pista uzten dugun tokitik laurogeita hamar metrora, maldan behera jaitsiko gara banalerro edo mendi-kordal batetik, pinudi bat zeharkatuz, kanalaren gainetik eta igaro beharko dugun pasabidea aurkitu arte. Kanala mendebalderantz jarraituko dugu, eskuinaldetik, laurehun metrotan zehar, kanalaren gainean dagoen bigarren pasabide baten inguruan, albotik igaroko dugun alanbre-hesi pasabide bat aurkitu arte. Toki honetan maldan behera jaitsiko gara, hirurogei bat metroko desnibela duen mendi-kordalaren edo banalerroaren ezkerretik, ibaia aurkitu arte. Jaitsiera hasi eta gutxira, ur-jauziaren soinua entzuteko aukera izango dugu. Malda handia dela eta, kontu handiz ibiliko gara behatoki natural batera iritsi arte. Bertatik, ur-jauzia ikusi edo metro batzuk beherago ubidera jaisteko aukera izango dugu bertako putzuetan bainatzeko. Itzulera etorri garen toki beretik egin dezakegu edo, ibilbide zirkular bat eginez, pista Lau koma bi kilometrotan zehar jarraitu bere azken tartean Artikutzako GI-3631 errepidera iritsi arte. Hortik, Oianleku parajetik alegia, berriro ere Oiartzun aldera jaitsi ahal izango gara. Ibilbidea urteko edozein sasoitan egin daiteke, baina eurite eta urtze-aldien ondoren, errekaren emaria handiena denean, ur-jauzia bere ederrenean ikusteko aukera paregabea izango dugu. Kontu handiz ibili, zoru bustiarekin, mendi-hegala ibaiarekin bat egiten duen jaitsieran. Non dagoen eta nola heldu . Tolare-Ergoien aparkalekua 1 Intzensoro Bidea gurutzea 2 Penadegi Zentrala gurutzea 6 Bidea utzi 9 Kanalako zubia 10 Kanala utzi 11 Ikustegia 12 0,5 0,0 1,0 1,5 2,0 2,5 3,0 3,5 4,0 4,5 5,0 5,5 6,0 7,0 7,5 8,0 8,3 6,5 Distantzia (km) Tolare-Ergoien aparkalekua Intzensoro Bidea gurutzea Artxabaleta Intzensoro erreka Penadegi Zentrala gurutzea Bidea utzi Mandabide Erreka Olaxar erreka Oiartzun ibaia Kanala utzi Kanalako zubia Ikustegia 100 200 0 1 2 3 4 6 9 5 7 8 11 10 12 Altitudea (m) 300 400 500 ERGOIEN GI-3420 GI-3420 Artxabaleta 3 Intzensoro erreka 4 Mandabide Erreka 5 Olaxar erreka 7 Oiartzun ibaia 8 Deskargatu ibilbidea: Ezagutu ibilbide guztiak hemen:

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5