Tertanga ibaiaren sorburua eta ur-jauziak
Tertanga ibaia, Urduña ibaia izenez ere ezaguna, Gorobel mendilerroan (Tertanga zirkua) jaiotzen den Nerbioi ibaiaren ibaiadar bat da, Fraideburu edo Fraileburu mendiaren inguruan. Sorburua edertasun bereziko ibai-eremua da, eta nagusiki bertako lurzoruaren erabilerak larreak, sastrakak eta, neurri handi batean, baso-zuhaitzak dira, hala nola nabarmenduz, erkamezti atlantikoa ( Smilax aspera eta Quercus robur ), artadi kantauriarra eta pagadi kaltzikola edo eutrofoa. Jaisten goazen heinean, ibaitik hurbilago, ibaiertzeko basoa dago, lizar (Fraxinus excelsior) , haltz (Alnus glutinosa) , zumar (Ulmus minor) eta sahatsez (Salix spp) osatua. Baso ingurune honek hegazti fauna aberatsa eta askotarikoa ikusteko aukera eskaintzen digu, besteak beste, garrapo, kaskabeltz txiki eta amilotx mottodun; sai arre, sai zuri, belatz handi, malkar- sorbeltz, haitz-enara, bele, belatxinga mokohori eta belatxinga mokogorri; bai eta mendiko larreetako berezko hegaztiak, hala nola, txirta, hegatxabal, pirripio, mendi- berdantza eta antzandobi arrunt. Oihanpeko zuhaixkek eta landarediak, ibaiaren urei itzala emateaz gain, korridore ekologiko gisa funtzionatzen du, eta, interes botanikoaz gain, habitat egokia ematen die ur ingurunearekin lotutako espezie askori, bisoi europarrari (Mustela lutreola) , besteak beste. Tertanga ibaiaren sorburua eta ur-jauziak Ingurumen-garrantzia. 28 ARABA . 1,81 km . TERTANGA IBAIAREN SORBURUA ETA UR-JAUZIAK Araba Bizkaia Gipuzkoa 40 min . Udalerria: Amurrio . Hurbileko herria: Tertanga . Ibaia: Tertanga (Urduña) 145 m . 493 m .. 0 m . 342 m . Joaneko denbora (40 ‘) eta itzulerakoa (30’), etenaldirik gabe egiten bada. Bidezidorraren perimetrotik kanpo, Tertangako zirkua eta bere erliebe malkartsua espezialistentzat gorde beharko lirateke. Laguntzailea:
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5