Jugalez ibaiaren goi ibarra
URIZAHARRA Ezkerretara jo 4 Pipaon aparkalekua 1 A-4151 bidegurutzea 6 Iturburua eta Errota Bidegurutzea 8 10 Eskuinetara jo Ezkerretara jo 2 7 A-3130 bidegurutzea 9 Langa 5 0,8 1,6 0,0 2,4 3,2 4,0 4,8 5,6 6,4 7,2 8,0 8,8 9,6 Distantzia (km) Altitudea (m) 700 750 800 850 900 Pipaon aparkalekua Ezkerretara jo Eskuinetara jo Bidegurutzea Iturburua eta Errota Ezkerretara jo Langa A-3130 bidegurutzea A-4151 bidegurutzea 1 2 4 5 7 8 10 3 9 6 Eskuinetara jo 3 Eskuinetara jo Jugalez ibaiaren goi-ibarra . Jugalez ibaiaren goi-ibarra Arabako Lurralde Historikoko hego mendebaldean kokatzen da, Kanpezu Arabako Mendialdea eskualdean, Pipaon eta Urizaharra herrien artean. Pipaon herrira iristeko Urizaharratik joan gaitezke, A-3130 errepidetik hain zuzen. Gero A-4152 errepidea hartuko dugu eta bide horrek ibilbidea hasiko dugun herrira eramango gaitu. Ibilbidea Pipaon herrian hasten da GR-1 seigarren etapa, Pipaon Urizaharra) bidexka historikoan aurrera jarraituz. Hirigunetik A-4152 errepidea hartuko dugu A-3130 bidearekin lotu arte; ezkerrera bira egin beharko dugu errepidearen eskuinaldean hasten den lehenengo pistara heltzeko. Bidexkatik jarraituko dugu ibaiaren parean doan basoan barrena, behin baino gehiagotan ibaia gurutzatuz, eta bost koma lau km ibili ondoren, A-4151 errepidera heldu arte. Horixe da ibilbidearen tarterik interesgarriena, basoaldean barrena baitoa. Edonola ere, GR1 bidexkan aurrera jarrai dezakegu bi koma bost km tan zehar Urizaharraraino eta bertan errotaren iturburua ikusi. Iturburu hori Toloño mendilerro delako Unitate Hidrogeologikoko isurgune nagusia da, urtean berrehun eta hogeita hamar l/s-ko batez besteko ekarpena eginez. Ibilbidean zehar Jugalez ibaiaren aldameneko korridoretik paseo eder batez gozatzeko aukera izango dugu, goiko tarte horrek kontserbazio-egoera ona agertzen baitu. Ibilbidea urteko edozein garaitan egin daiteke baina, eurite sasoitik kanpo, ibaiaren tarte honetako ibilgua lehorturik aurki dezakegu, infiltrazio prozesu natural baten ondorioz. Non dagoen eta nola heldu. Deskargatu ibilbidea: Ezagutu ibilbide guztiak hemen:
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5