Herrerias ibaiaren iturburua eta ur-jauzia

Abereentzako itxitura 2 Aparkaleku 1 Hiru pinuen begiratokia 3 Herrerias ibaiaren ur-jauzia Pagoa Ezkerretara jo 4 Bidegurutze 5 Bidegurutze 6 Abereentzako itxitura 8 Erreka gurutzea 7 0,2 0,4 0,0 0,6 0,8 1,0 1,2 1,4 1,6 1,8 2,0 Distantzia (km) 650 Altitudea (m) 700 750 800 850 900 Aparkaleku Abereentzako itxitura Hiru pinuen begiratokia Ezkerretara jo Bidegurutze Bidegurutze Erreka gurutzea Abereentzako itxitura San Migel Zaharraren haitzulo 1 2 3 4 5 6 7 8 9 San Migel Zaharraren haitzulo 9 Herrerias ibaiaren iturburua eta ur-jauzia Non dagoen eta nola heldu.. Herrerias ibaiaren iturburua, San Migel Zaharra ere esaten zaiona, Arabako Aiara haranean dago; Gorobel mendilerroaren mendebaldeko muturrean, Gaztela eta Leongo mugatik hurbil. Hain zuzen, haitzuloa eta iturburua Euskal Autonomia Erkidegoan (Araba) daude, baina ur-jauzia Angulo haranean dago, Burgosko lurraldean. Arabako Artziniega herritik iritsi gaitezke bertara, Angulo mendatera doan errepidea hartuz (BU-550); eta, tunela pasa ondoren, berrehun metro ingurura, ezkerretara, aparkalekurako prestatutako gune bateraino iritsiko gara (informazio- panelak daude bertan). Errepidearen ondoan dagoen aparkalekutik ekingo diogu ibilbideari, eta abeltzaintza-itxitura baten tornua igaro beharko dugu, bidezidor batera iristeko. Hiru ehun metro egingo ditugu gutxi gorabehera bidezidor horretatik. Hala, begiratoki natural batera iritsiko gara (hiru pinuen begiratokia). Sekulako bistak ditugu han: Anguloko harana eta Herrerias ibaiko ur-jauziaren (San Miguel) panorama aparta. Beste hirurehun metro egingo ditugu, gutxi gorabehera, eta ezkerrera joko dugu bidexka batetik, eta goraka hasiko gara ganaduaren itxituraren ondoan doan bidezidor estu batetik, ebaketaren perimetroari jarraituz. Ibilbidean zehar uso-postu batzuk ikusiko ditugu; bidezidorretik jarraituko dugu ibaiaren ibilguaren bila, eta bat koma sei kilometroa inguru egin ondoren, erreka txiki bat gurutzatuko dugu, eta ibilguaren ezkerraldetik gora jarraituko dugu. Beste itxitura bat zeharkatu beharko dugu, eta ehun eta berrogei metro inguru egin ondoren, San Migel Zaharraren haitzuloraino iritsiko gara. Ibilbidea urteko edozein garaitan egin daiteke. Hala ere, eurite-garaian eta urtzaldien ondoren izango da, ibaiaren emari handienak direla eta, ur-jauzia bere osotasunean ikusteko aukera hoberena. Deskargatu ibilbidea: Ezagutu ibilbide guztiak hemen: Laguntzailea: Ibilbide hau ITELAZPIk finantzatu du URA _ ITELAZPI hitzarmenaren esparruan

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5